Eguraldi lainotsua gaur be

Arratsaldean ostarteak zabalduko dira
Getxo, Ereaga hondartza / Bizkaia Irratia

Gaur, eguaztenez, hodeiguneak nagusituko dira, batez be Kantauri isurialdean. Zerua hodeitsu egongo da behe-hodeiekin, goizean eta arratsaldeko lehen orduetan gehienbat, eta ipar partean euri pixka bat egin leike. Arratsaldean hodeitzea saretuz joango da eta ostarte zabalak edegiko dira. Araba hegoaldean eta Nafarroa erdi eta hegoaldean giroa eguzkitsua izango da. Tenperatura maximoak gradu bat edo bi gora egin leikie leku batzuetan. Haizea iparraldetik edo goizean ipar-mendebaldetik ibiliko da.

Itsasoko pronostikoa

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarragaz, eta egunaren bigarren zatian iparaldetik finkatuko da 2-3ko indarragaz. Itsaskirria eragingo dau; eguerditik aurrera itsaso kizkurra edo itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00