Goiza ilunagoa eta arratsaldea argiagoa

Goizean euri apurren bat egin leike, baina arratsaldean ostarteak zabalduko dira
Urdaibai / Bizkaia Irratia

Euskalmeten arabera, gaur hodeitza aldakorra izango dogu. Goizean zerua lainotuta egongo da, batez be ipar partean eta bertan, euri apurren bat egin leike, bereziki kostaldean eta ekialdean. Arratsaldean hodeitzea ez da hain trinkoa izango eta guztiz jasoko ez dauen arren, ostarteak agertuko dira. Haizea mendebaldetik sartuko da hasieran eta arratsaldean iparraldera edo ipar-ekialdera egingo dau. Tenperatura maximoak atzo baino 2-4 ºC altuagoak izango dira; gorakada handiena barrualdean neurtuko da.

Itsasoan

Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 2-3ko indarragaz. Eguerdi aldera ipar-ekialdera egingo dau, 3ko indarragaz. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2-2.5 m inguruko olatuak altxatuko ditu eta arratsaldean 1,5-2 m ingurukoak izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00