Irailean hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea

Iruñeako Nafarroa Arenan jokatuko da finala, eta ordurarte 50 bertsolari arituko dira lehian
Bertsozale elkartea / Bizkaia Irratia

2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea irailaren 19an hasiko da, eta abenduaren 20an amaituko da, Iruñeako Nafarroa Arenan jokatuko dan finalagaz. Bertsozale Elkarteak antolatutako hamaikagarren txapelketea izango da, eta guztira 15 saio izango dauz.

Aurtengo edizinoan 50 bertsolarik hartuko dabe parte. Lehen fasean, herrialdeetako txapelketetan sailkatutako 42 bertsolari arituko dira kantuan, eta finalaurrekoetan aurreko edizinoko finalistak batuko jakez. 2022ko txapeldunak, barriz, zuzenean finalerako txartela izango dau.

Txapelketa hiru ataletan banatuko da: lehen fasea irailean eta urrian jokatuko da, finalaurrekoek zazpi saio izango dabez bi itzulitan, eta azkenik, abenduaren 20an jokatuko da final handia Nafarroa Arenan. Guztira, zazpi probintziatan egingo dira lehen faseko saioak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00