Itoteko beroa dator hurrengo egunetan

Dana dala, gaur tenperaturea atzo baino pare bat edo hiru gradu baxuagoa izango da
Elantxobe / Bizkaia Irratia

Gaur be bero egingo dau, baina tenperatura maximoak pare bat gradu edo hiru baxuagoak izango dira; kostaldean izango da jaitsiera handiagoa eta bertako altuenak 25 ºC ingurukoak izan leitekez, barrualdekoak 30 eta 35 ºC artekoak izango dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, iparraldean behe-hodeiekin eta arratsaldetik aurrera bero-hodeiekin. Egunaren bigarren zatian trumoi-ekaitzak izango dira segurutik. Barrualdean hego-ekialdeko haizea izango da nagusi; goizetik aurrera kostaldean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da.

Itsasoko pronostikoa

Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarragaz; goizean ipar-osagaikoa, 3ko indarragaz. Itsaso kizkurra eragingo dau, goizetik aurrera itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Trumoi-ekaitzak izan leitekez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00