‘Mundu bat bertso’ programearen amaiera ekitaldiak 500dik gora ikasle batuko dauz

Gaur egingo da, Bilbon, Campos Eliseos antzokian
'Mundu bat bertso' programaren amaiera ekitaldia / Bilboko Udala

Bilboko Lehen Hezkuntzako 11 ikastetxeko 500 ikasle baino gehiago batuko dira Campos Eliseos antzokian gaur, bagilak 3, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Bertsolaritza Elkarteak antolatutako Mundu bat bertso programaren ikasturte amaierako jaian. Bilboko Udaletik jakitera emon dabenez, ikasturtean zehar bertsolaritzari buruz ikasitakoa partekatzeko topaketa izango da. Ganera, Mikel Inuntziagak kantaldia eskainiko dau, eta Aitor Etxebarriazarraga Bizkaiko bertsolari txapeldunak, Enara Gallastegi Bizkaiko eskolarteko txapeldunak eta Maite Sarasola bertsolari bilbotarrak bertso saioa egingo dabe.

Urretxindorra ikastolako, Zamakola HLHIko, Epalza HLHIko, Begoñazpi ikastolako, Karmelo Ikastola HLHIko, La Salle ikastetxeko, Uribarri HLHIko, Mujika HLHIko, Deustuko ikastola HLHIko, Arangoiti HLHIko eta Nuestra Señora del Pilar HLHIko ikasleek hartuko dabe parte ekitaldian.

Danetara, 2025-2026 ikasturtean, Bilboko 33 ikastetxetako 2.150 ume inguruk parte hartu dabe Mundu bat bertso programan urritik maiatzera bitartean. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek burutu dabe. Egitasmoaren helburua euskal kulturan sakontzea eta euskararen ezagutza sustatzea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00