Gaur tenperatura maximoek gora egingo dabe barriro. Barrualdean maximoen igoerea txikia izango da, kostaldean nabarmen egingo dabe gora; altuenak 30 eta 35 ºC artekoak izango dira orokorrean, kantauri barrualldeko hainbat tokitan 35 ºC-tik gorakoak. Giro eguzkitsu egongo da, baina zerua ez da garbi egongo; iparraldean behe-hodeiak agertuko dira, batez be arratsaldetik aurrera, eta arratsaldean bero-hodeiak ugaritu egingo dira. Arratsalde-gau partean ekaitzak jo leike. Hego-ekialdeko haizea indartu egingo da; arratsaldean kantauri isurialdean iparraldera aldatuko da.
Itsasoan
Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarragaz. Goizean ipar-osagaira aldatuko da 2-3ko indarragaz. Arratsaldean mendebal-osagaira aldatuko da, Bizkaiko kostaldetik hasita, gauean 4ko tarteekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo dau, gauean itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu.