Getxoko San Lorentzo azokara hurreratzen diran bisitariek, goiz osoan zehar, euskal baserriko produktu tipiko ugari erosi ahal izango dabez. Barazkiak, frutak, gaztaiak, pateak, ogiak, pastelak, eztia, sagardoa eta txakolina, besteak beste, produktu ekologikoak ahaztu barik. Euskal Herri osotik etorritako 50 ekoizlek baino gehiagok hartuko dabe parte azokan, eta danetara, 60 saltoki eta txosna bi egongo dira Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazetan, 10:00etatik 14:30era bitartean. Trikitilari eta gaita joleak ibiliko dira jai giroa animetan.
Arratsaldean (20:00etan), barriz, Biotz-Alai abesbatzak San Lorentzo egunari amaierea emongo deutso, Muxikebarrin eskainiko dauan ohiko emonaldiagaz. Euskal errepertorioko kantu ezagunak zein tradizinozko beste abesti batzuk eskainiko dauz. Emonaldi horretarako konbidapenak dagoeneko agortu dira.