Gaur giro eguzkitsua izango da nagusi, baina eguerditik aurrera zerua tarteka lainotuta egon leiteke, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Goizean goiz barrualdeko leku batzuetan lainoa sortuko dan arren, egunaren hasieran egongo da zerua garbiago. Goizean hego-haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa. Egunaren hasieran hotz egingo dau; tenperatura maximoek gora egingo dabe eta 20 ºC ingurukoak izango dira.
Itsasoko egoerea
Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarragaz; goizean hego-osagaia nagusituko da eta arratsaldean ipar-ekialdekoa, 2-3ko indarragaz. Itsaso kizkurra eragingo dau, arratsaldean itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu eta egunaren amaieran metro bat ingurukoak.