Lanbideren on line aholkularitza-zerbitzua martxan

Enpresen zalantzak argitu eta kontsultei erantzuteko

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak xede dAu enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea. Horretarako, abian daukazu hainbat zerbitzu eta programa. Horreek enpresen beharretara egokitzen dira, eta lotuta dagoz giza baliabideen kudeaketeari eta enplegu-politika aktiboei. Horretarako, online aholkularitza-zerbitzua eskaintzen deutse enpresei (langileak kontratetan edo prestatzen laguntzeko); eta, horren bidez, zalantzak argitzen deutsez eta Lanbidek daukazan laguntza-programen barri emoten deutse.

Plantilea handitzeko laguntzea eta aholkularitzea

Lanbidek lan-eskaintzak argitaratzeko leku bat eskaintzen dau. Eta lanpostu bakoitzerako pertsona egokiak eta prestatuak aurkitzen laguntzen dau. Halaber, Contrat@ erremintara sartzeko aukerea emoten dau, eta bertatik jakinarazi daitekez egindako kontratazinoak; eta, gainera, informazinoa eta kontratu-ereduak be eskaintzen ditu, dana errazagoa izan daiten.

Gainera, Lanbidek EAEko lan-merkaduaren adierazleen egoereari eta bilakaereari buruzko hileroko informazinoa argitaratzen dau, enplegu-eskaintzeagaz eta -eskaereagaz lotuta. Eta enpleguari eta okupazinoaren joerei buruzko Futurelan tresna be eskaintzen dau.

Langileen prestakuntzea

Lanbidek enpresentzako aholkularitza-zerbitzu pertsonalizaua eskaintzen dau. Zerbitzu horren bidez, erraztu egiten da, batetik, enpresen behar eta erronketara egokitutako prestakuntza-ekintzak, eta, bestetik,  gaitasunak egiaztatzeko prozesuak planifikatzea eta programatzea.

Harremanetarako: areadeformacion@lanbide.eus

(gaian jarri: prestakuntzari buruzko aholkularitza enpresei).

Enpresentzat eta bertako langileentzat prestakuntza-ikastaroen eskaintza zabala topauko dozu. Prestakuntzea doakoa da;   kualifikazino-maila ezbardinetara bideratuta dago; eta eredu bi daukaz: online eta aurrez aurrekoa.

Hurrengo laguntza honeek emoten dira:

  • Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak.
  • Desgaitasuna daben pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntzak.
  • Desgaitasuna daben pertsonen enplegua lan-merkadu arruntean sustatzeko laguntzak.
  • Langabeziagatiko prestazinoa ordainketa bakarreko modalidadean jasoten dabenei Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzea dakarren dirulaguntzak.
  • Eta gehiago

Zalantza guztiak argitzeko, sartu Lanbideren webgunean eta bete enpresentzako online aholkularitzaren FORMULARIOA.

Radio Popular