“Atyla” goletaren kai nagusia Portugalete izango da

XVII. mendeko goleta baten erreprodukzioa da Atyla ontzia
Atyla goleta Portugaleten / Bizkaia Irratia

Atyla Goletak Portugalete izango dau iturburu datorren urritik aurrera. XVII. mendeko goleta baten erreprodukzinoa dan ontzi hau, hile honen amaieran Bizkaiko kostaldetik egingo dauen hurrengo zeharkaldia amaitzen danean, behin betiko jarriko da Portugaleteko uribilduan.

1984an eskuz sortutako ontzi honek abentura-bidaiak, bisita gidauak eta tailerrak programetan dauz, besteak beste, talde-lana eta lidergoa bezalako beharrezko balioak irakasteko. Ildo horretan, espero da datozan asteetan adostuko dabela Atyla Fundazinoak eta Portugaleteko Udalak zein programazino garatuko daben modu erregularrean uribilduan. Bien bitartean, Atyla izan da astegoien honetan Itsas Azokaren erakargarritasun handienetako bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular