Jon Gurrutxaga: "Gauden aldiari abesten deutso Desgaraianek"

'Gauden aldian' deitzen da Desgaraian taldearen lehenengo diskoa

“2020tik hona pasau jakuzan gauzen erretratoa da ‘Gauden aldia’ diskoa”

Desgaraian taldeko kideak / Bizkaia Irratia

Pandemia sasoian sortutako taldea da Desgaraian. Hortik jatorko izena, bizi dogun aldiari lotuta izentau dabe taldea. Eta bizi dogun aldiari abesten deutse Gauden aldian lehenengo diskoan. Jon Gurrutxaga (abotsa), Markel de Reparaz (kitarrea), Xabi Agirrezabala (kitarrea), Ekain Alzola (baxua), Garikoitz Ortiz de Villalba (tekladua, akordeoia) eta Peru Iparragire (bateria) dira Desgaraian taldeko kideak.

Azken urte bietan ondutako hamar kantu bildu dabez debuteko diskoan. Jon Gurrutxaga taldeko abotsak kontau deuskunez, inguruan gertatzen danaz abesten dabe. “2020tik 2023ra pasau jakuzan gauzen erretratoa da Gauden aldian” gaineratu dau Gurrutxagak. Musika estiloari jagokonez, popa da nagusi baina nabari da taldekide bakotxa mundu desbardin batetik datorrela: klasikotik, jazzatik, rocketik… estilo guzti horreek eragina izan dabe abestiak konposatzerako orduan.

Abesti gehienak 2022ko neguan grabau ebezan Zarauzko Noisestudioan, Oihan Lizaso teknikariaren gidaritzapean. Esadazu egia kantua Bilboko Euridian grabau eben eta Desgaraian eta Begi argiz, barriz, Gernikan, Iñigo Etxebarrietagaz. Jon Gurrutxagaren esanetan, “holan tokatu da, kantuen komenentziara egin doguz hautu horiek”.

Desgaraian taldearen hurrengo kontzertua martiaren 31n izango da Elorrioko gaztetxean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular