Fruta eta barazki-sektorearen merkaturatzea 229.409 tona baino gehiagokoa izan zan, eta arrainarena, itsaskiarena eta izoztutako produktuena 21.267 tona baino gehitxuagokoa.
Plan Estrategikoa eguneratu ondoren, 2022-2026ko epeari begira, nekazaritzako elikagaien sektorearen eraldaketaren erreferente izateko bidean aurrera egiten eta egokitzen jarraitzen dau Mercabilbaok. 2022ko merkaturatze-datuek holan dinoe, izan be, Basauriko instalazinoetan jarduten daben handizkako enpresek guztira 252.313 tona produktu fresko saldu dabez. Unai Zorriketa Garapen Koporatiboko Zuzendariak emon deuskuz datuak.
Sektoreka, fruta eta barazkietan 229.409,3 tona merkaturatu ziren. Frutei dagokienez, laranjaren (33.312 tn), bananaren (21.603 tn) eta sagarraren (21.405 tn) salmenta nabarmendu da. Barazkien atalean, tomatea (17.107 tn), patata (16.342 tn) eta tipula (5.223 tn) moduko produktuen kontsumoa nabarmendu da. Iaz merkaturatutako fruta eta barazki guztietatik, gehienak estadukoak izan ziran jatorriz, eta gainerakoak inportauak.
Arrainei, itsaskiei eta itsasoko produktu izoztuei jagokenean, salmentea 21.267 tonakoa izan zan, gehienak Euskal Herriko, Galiziako eta Kantabriako kostaldeetatik etorritakoak, baita Europatik bere. Honeek dira gehien saldu diran itsasoko elikagai freskoak: lebatza (1.701 tn), antxoa (1.439 tn), muskuilua (2.429 tn) eta txipiroi izoztua (742.893 tn).