Arlo desbardinetako ordezkarien hausnarketak batu dabez

Euskal Herriko Musika Bulegoak egin dau balorazinoa

2024. urtea ona izan da euskal musikagintzarako

Musika kontzertua / Dephositphotos.com

Euskal Herriko Musika Bulegoaren arabera, 2024. urtea, oparoa izan da euskal musikagintzarako. Musika arloko eragile desbardinen hausnarketak batu dabez urteko balantzea egiteko. Orokorrean, zifra errekorrakaz amaitu da urtea. Sektorea osasuntsu dagoala esan deusku Ruth Manzanok Euskal Herriko Musika Bulegoko komunikazino arduradunak. Kontzertuetako sarreren salmentek %25 egin dabe gora. Sorkuntzaren aldetik, Durangoko Azokak emondako datuak hartu dabez kontuan, lan barrien gorakadea aipatzeko. Euskal musikak nazinoartean interes handia piztu dau, bestalde. Artisten estatutua onartzeak arlo fiskalean aurrerapausuak lortzea ekarri dau baina hondino hobetu beharrak daukazala gogoratu dau Manzanok.

Erronkak

Datu onak batu dira 2024. urtean baina gauza asko dagoz hobetzeko. Teknikarien lan-harremanak arautzeko hitzarmenaren bila jarraitzen dabe, genero-bardintasuna lortzeko aurrerapausuak emoten jarraitzen dabe, artista barrientzako laguntzak, kultur finantziazinoa… Euskal Herriko Musika Bulegoak sektorearen ondoan jarraituko dauala esan deusku Ruth Manzanok. Bestalde, Musika Bulegoa sariak abian daukiez. Hilaren amaierara bitartean aurkeztu daitekez hautagaitzak. Maiatzaren 14an emongo dira aurten sariak. Gasteizen izango da ekitaldia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00