Urriaren 6tik 8ra BioCultura produktu ekologikoen azokea egingo dabe

Maina-Herramintaren Biurtekoan BECeko sei pabiloiak beteko dira 2024an

Xabier Basañez: “HABE eta Osakidetzako azterketetan 80 mila pertsona batuko doguz”

Xabier Basañez (BECeko zuzendaria) / Bizkaia Irratia

Eusko Jaurlaritzako ordezkariakaz batera Xabier Basañez (BECeko zuzendaria) Hannoverren (Alemania) egon da 2024ko Makina-Herramintaren Biurtekoa aurkezten. Basañez euki dogu gaur “Goizeko Izarretan” saioan.

Makina-Heramintaren biurtekoa

“Urte bakoitietan Alemanian egiten dabe sektoreko azoka nagusia eta urte bikoitietan gure txandea izaten da. Alemanian ikusi doguna oso ona da. Urte hasieratik hona enpresek nahiko ekoiztu dabe eta salmentak lasaiatu diran arren urtea ondo amaituko dabela uste dot “azaldu deusku Xabier Basañezek “Goizeko Izarretan” saioan. Barakaldon 2024an ospatuko dan biurtekoa pandemia aurreko tamainura bueltauko dala esan dau Basañezek, sei pabiloiak beteko dirala zehaztuta.

HABE eta Osakidetza

HABEren bigarren deialdiko azterketak eta Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoagaz lotutako probak asteon izango dira. 80 mila pertsona inguru batuko dira BECen. “Ohitura bihurtu da holako azterketak gurean egitea eta BECen oso pozik gagoz. Ertzaintzaren eta hezkuntza arloko azterketak be helduko dira” azaldu dau Basañezek.

Gabonetako Umeen Parkea

Hiru hilabete baino ez dira falta PINerako eta BECetik barrakak eta ekitaldiak kontratetan hasi dira. “Uztailetik gabilz horretan lanean, Gabonetako Umeen Parke erraldoia egin gura dogu eta hiru pabiloi beteko doguz” azaldu dau BECeko zuzendariak.

Ingurumena

Teilatuan jarritako eguzki-plakei esker BECek berhar dauen energiaren %14 sortzen dabe eta elikadura ekologikoa sustatzeko BioCultura azokea egingo dabe urriaren 6tik 8ra bitartean. “Pandemia aurretik egin ez dogun azokea da eta guretzat oso berezia izango da aurtongo edizinoa. Produktu ekologikoak oinarri eukiko dauzen topaketa honek stand izango dira” azaldu deusku Xabier Basañezek .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular