25 urte bete ditu Basatxerrik aurton. Hori dala eta, Basatxerri abeltzainen kooperatibara hurreratu gara gaurko Goizeko Izarretan irratsaioan. Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako ekoizleak dagoz Basatxerrin. Iñigo Azkoitia, Basatxerriko arduradun komertziala, Bizkaia Irratian euki dogu: “Baserriko ustiaketa posible izateko proiektuari ekin eutsien sortzaileek bere garaian”. Basatxerriren bertuteen artean produktuaren kalidadearena dago: “Kalidade handiko txarriak lortzen doguz. Haragiak hartzen dauan zapore eta testuran igarten da”. Dinogunez, 25 urte bete ditu Basatxerrik aurton. Gauzak asko aldatu dira azken mende laurdenean: “Sei urte daroadaz Basatxerrin, baina beteranoek hori dinoe. Ekonomikoki aldatu da eta enpresa bat lez gabilz beharrean, baina funtsa ez da aldatu”.
