Izen handiak eta askotan entzuten ez direnak egitarauan

Garagarrilaren 3tik 26ra bitartean musikea, dantzea eta antzerkia nagusi

26. Musikaire jaialdia Elorrion

Musikaire jaialdia Elorrion / Bizkaia Irratia

Musikaire jaialdiaren 26. edizinoa ospatuko da Elorrion garagarrilaren 3tik 26ra bitartean. Musikea, antzerkia eta dantzea izango dira aurten be. Elorrioko Arriola antzokia da antolatzailea. Aitor Iriarte programatzaileak esan deusku herritarrak eskertuta dagozala eta jaialdiaren zain.

Kalidadeko egitaraua

Egitarauari jagokonez, izen handiak dagoz kartelean baina baita asko entzuten ez direnak be. Antolatzaileen esanetan, kalidadeko egitaraua eskaintzea izaten da euren helburu nagusia. Hasteko, bariku honetan, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izango dira Elorrion. Zerua lapurtu dute eskeiniko dabe. Honeen emonaldia klasiko bat bihurtu da Musikaire jaialdian. Sara Zozaya, Euskal Barrok Ensemble, Ruper Ordorika, Momi Maiga, Robbin Kapsalis edo Elkano Browning Cream talde eta bakarlariak arituko dira garagarrilean zehar. Antigua Fusion Con Miel y Canelaren emonaldia azpimarratu dau Aitor Iriarte programatzaileak. Elorrio jaialdirako sortu daben ekitaldia eskeiniko dabe. Dantzea be izango da hilaren 19an. Lau pieza labur eskeiniko dira, dantza garaikidea. Doako saioak izango dira guztiak ,eta emonaldiak Elorrioko gune desbardinetan izango dira. Euria egin ezkero, Arriola antzokira lekualdatuko dira emonaldiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00