Gaur egun ikerketa lerro asko dago indarrean basoen kudeaketa egoki bat egin ahal izateko

Bizkaiko Basogintza Alkarteak urteko batzarra egin dau astegoienean Zornotzan

35 arbola espeziekaz azterketak egiten dabilz basoan, ondoen zein egokitzen dan ikusteko

Urko Uriarte eta Fernan Azurmendi Bizkaiko Basogintza Alkarteko teknikariak / Bizkaia Irratia

Bizkaiko azaleraren %59,7 gaur egun basoa da, eta baso hori baso-jabe pribaduen eskuetan dago. Bizkaiko Basogintza Alkarteak 3.300 bazkide inguru ditu gaur egun. Astegoienean urteko batzarra egin dabe. Urko Uriarte eta Fernan Azurmendi alkarteko teknikariak izan dira goizeko barriketalditxoan alkartearen lerro nagusiak zehazten.

Orain dala urte batzuk pinuaren gaixotasunaz zabal berba egin zan. Hondino be gaixoak jarraitu egiten dabela nabarmendu deuskue eta basoan dagozan gaixotasunei aurre egiteko, ikerketaren bidez bioestimulantea tratamendu prebentibo ezberdinak egiten dirala kontatu deuskue.

Izan be, ikerketak garrantzia handia duka basogintzan gaur egun. Eusko Jaurlaritzaren menpekoa dan Neiker institutuari jagokoz lehen sektoreagaz lotutako ikerketak burutzea. Espezie erresitenteak bilatzea, espezieak indartzeko bideak aurkitzea, edota espezie alternatiboak aztertzea dira indarrean dagozan ikerketetako batzuk. Momentu honetan, esaterako, 35 arbola espezie landatuta dagoz partzela konkretu batzuetan, zelango garapena daben aztertu eta gure basoetara ondoen zein egokitzen dan jakiteko.

Azkenik, Basotruke proiektua be aurkeztu deuskue. Basoaren kudeaketa egin nahi ez daben eta basoa saltzeko edo izteko daukan jabea eta basoaren ustiaketa egiteko prest dagoan ekintzailea hartuemonetan jarteko proiektua da. Interesa sortu dau bateko eta bestekoen artean, eta dagoaneko 200 hektarea inguru dago proiektu martxan jarri ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00