42 Urduliz campusak hiru urte bete dauz eta 300 ikasle baino gehiago izan dabez hiru urte honeetan. Etorkizuneko programatzaileak eta lanbide digitaletan pertsona kualifikatuak prestatzen dabez campus honetan, laneko erronka barriei aurre egin ahal izateko. Parisen jaiotako eta 31 herrialdetako 54 campusetan daukien eredua Bizkaian daukagu. Amaya Molis 42 Urdulizeko komunikazino arduraduna eta zortzi hilabete ikasten daroazan Nerea Gastañaga ingeniaritza ikaslea euki doguz gaur Goizeko Izarretan saioan.
“Ingenieritza ikasketak eta 42 Urdulizeko formazinoa bateratzen dodaz. Programazinoari buruz asko ikasi dot eta hilabetez hilabete asko ikasten dot” esan deusku Nerea Gastañagak. 42 Urdulizera astean behin enpresa desbardin bat doa eta lan eskaintzen barri emoten dabela azaldu deusku Amaya Molisek.