Antzasti Museotik Elena Amezagak esan deusku Dimako ondare jasangarriaren balioa nabarmenduko dala

Europako 22. Ondare Jardunaldien barruko saioa izango da

“5 Zentzumenekin” tailer parte hartzailea gaur Diman

Antzasti Museoko ekitaldia / Antzasti Museoa

Urrian Bizkaiko hainbat udalerritan egiten ari diran ondare jardunaldien barruan, Diman bihar, tailer parte hartzailea egingo da. Gogoratu daigun, “Jasangarritasuna” dala Europako ondare jardunaldien lelo nagusia. Ekimen honen 22. aldia da aurtengoa. Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen dauz saioak. Urrian zehar, 140 ekintza egingo dira Bizkaiko 61 udalerritan.

“5 Zentzumenekin”

5 Zentzumenekin” izena jarri deutse Diman bihar egingo dan ekintzari. Antzasti museoak antolatu dau. Goizeko hamaika ta erdietan hasiko da. Museoa bisitauko dabe lehenengo isiltasunean. Argazkiz eta bertsoz osotutako bideo baten emonaldia izango da ostean. Azkenik, usaimena, ukimena eta dastamenagaz lotutako tailerrak izango dira. Esperimentazinoan oinarritutako tailerrak izango dira. Dimako ondare jasangarriaren balioa nabarmentzea da saioaren helburu nagusia.

Izena emon behar

Bihar goizeko hamaika ta erdietan jarri dabe hitzordua Antzasti museoan. Izena emon behar izan da aurretik, baina Elena Amezagak esan deusku, hurreratzen diran guztientzako lekua izango dala.

Ekitaldiak hilero

Antzasti museoan hilero antolatzen dabez kultur saioak. Zemendiari begira, Elena Amezagak aurreratu deusku, entzutearen ganeko tailerra izango dala. Eugenio Ibarzabalek eskeiniko dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular