
Aste honetan Iratxe Etxebarria kazetaria gonbidatu dogu Irakurrieran saiora 7.300 miligramo eszitalopram bere liburuaz berba egin dagigun. Gainera, Bilbo Zaharrean alkartu gara Mikel Etxaburu idazle ondarrutarragaz eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Edith Warton-en Ethan Frome nobela.
7.300 miligramo eszitalopram liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatuz, izena eman aurretik.