Abadiñoko Udalak nekazaritza munduari eusteko laguntzen ordenantza aldatzea proposatu dau. Holan, eraikinak eta horren funtsezko zerbitzuak mantentzeko laguntzen barruan, herriko baserrietan tximiniak garbitzeko eta su-itzalgailuak jartzeko diru-laguntzak sartuko ditu. Laguntza-ildo hori, putzu septikoak ezarteko eta garbitzeko, argiteria publikoa instaletako, oinarrizko azpiegiturak eta mugikortasuna hobetzeko eta auzo-taxi zerbitzurako lehendik dagozenei gehitzen jake. Udal ordenantzaren aldaketea hilabete honen amaieran onartuko da osoko bilkuran.
Laguntzaren helburua, baserrietako tximiniak ez garbitzeagaitik edo beste arrazoi batzuengaitik gertatu leitekezan suteak sahiestea da. Onuradun bakotxak jaso ahalko dauan zenbatekoa tximinia garbitzeagatik edo su-itzalgailu bat erosteagatik ordaindutako fakturaren kostu osoaren %90 izango da, gehienez bere 100 €-ra arte, beti be eskatzailea Bizkaiko Foru Aldundiko nekazaritza-ustiategien erregistroan alta emonda badago. Bestelako kasuetan, laguntza %50ekoa izango da.