‘Dune: parte 2’ filma astegoien honetan Lekeition

Denis Villeneuve zuzendari kanadarraren lanak kritika oso onak jaso ditu

‘Dune: parte 2’ filma astegoien honetan Lekeition

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine Tartean. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten deusku. Astegoien honetan Dune: parte 2 pelikula emongo dabe. Denis Villeneuve zuzendari kanadarraren lanak kritika oso onak jaso ditu.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: El problema de los 3 cuerpos telesaila, La reina de las lágrimas telesaila eta Ronja, la hija del bandolero telesaila. Amazon Prime Video plataforman: Crónicas de cenas con José Andrés: Cocina, familia y celebridades reality showa.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular