Sare sozialek harrituta izten gaitue eta zenbait fenomeno biralizatu dira euren originaltasunarengatik. Bakioko 5 gaztek errekor guztiak hautsi dabez. Piedras.tirar kontua sortu eben euren bideoak igotzeko. Bideoetan harriak uretara botatzen agertzen ziren. Apurka-apurka Euskal Herrian famatuak egiten hasi ziran, eta gaur egun, mundu guztian dira ezagunak.
1,2 milioi jarraitzaile daukiez Instagramen eta 100.000 TikTok-en. Mundu guztitik jasotzen dabez bideoak: Guatemala, Txile, Islandia, Indonesia… Parajea, altuerea, harria eta jaurtiketea hartzen dabez kontuan. Iruzkinetan jarraitzaileek euren balorazinoa egiten dabe.
Hainbat famatu eta influentzerrek Piedras.tirar kontua jarraitzen dabe. Azkenengoa Santiago Abascal izan da, baina jarraitzaileetatik bota eben, holako jendea ez dabelako gura.