
Abian da 31. CAF-Elhuyar saria. Lanak, garagarrilaren 1era bitartean aurkeztu daitekez. Zientzia eta teknologiaren ganeko gai eta ikerketen euskerazko dibulgazinoa eta kazetaritza bultzatzea da sariketa honen helburu nagusia. Elhuyarrek antolatzen dau, CAF enpreseagaz batera eta Neikerrek babestuta. Azken urteetan, zientzia eta teknologiaren dibulgazinoa egunerokoan barneratuta daukagula aipatu deusku Garazi Andonegik, sariketaren arduradunak.
Argazkilaritza aurten
‘Begi Berriz Kontatzeko’ leloa aukeratu dabe aurten. Nobedadea da, argazkilaritza zientifikoa kategoria be izango dala urte honetako sariketan. Honen bitartez, gazteentzat aukerak zabaldu nahi dabez. 14 eta 18 urte artekoek be parte hartu ahal izango dabez. Gogoratu, dibulgazino-artikuluak aurkeztu daitekezala, orokorrak edo norberaren ikerketetan oinarritutakoak eta kazetaritza lanak. Azken kategoria honetan, idatzizkoak eta audioak izan daitekez. 2.000 eurora bitarteko sariak eta Elhuyar aldizkarirako harpidetzak emoten dira sari modura. Lehen sektoreari lotutako artikulu onenari bitartean, Neiker saria emongo deutse. www.cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbidean aurkeztu daitekez lanak garagarrilaren 1era bitartean.