Musika proiektu batentzat izango da aurten

Irailaren 21era bitarteko epea dago proposamenak aurkezteko

Abian da IX. Sormen Beka DA!

Sormen Beka DA! ekimenaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Abian da Sormen Beka DA! Ekimenaren bederatzigarren deialdia. Gerediaga alkarteak eta Durangoko Udalak emoten daben bekea da honakoa. 2018. urtean hasi ziran eta orain arte, ibilbide polita eta emonkorra izan dauala azpimarratu dabe antolatzaileek. Urtean, gitxi gorabehera, hamabi bat proiektu jasotzen dabez. Gerediaga alkartetik Gotzon Gomez lehendakariak esan deusku, sortzaile barriei laguntzea dala asmoa.

Irailerarteko epea

Aurten, musika proiektu bateri eskeiniko jako bekea. Irailaren 21era bitarteko epea dago proposamenak aurkezteko. Honeek jatorrizkoak izan behar dira, euskeraz sortutakoak. Banaka eta taldeka aurkeztu daitekez. Gerediagaren web orrira bialdu behar dira proposamenak eta oinarri guztiak Durangoko Azokaren web orrian dagoz. 15.000 euroko laguntzea emoten da beka honen bitartez. Ostean, urtebeteko epea dago proiektua garatzeko. Datorren urteko Durangoko Azokan aurkeztuko da behin amaituta, hau da, 2027. urteko azokan.  Igaz, Gizaberetxoak. Joxe Azurmendiren joanak eta etorriak komikiarentzat izan zan laguntzea. Usue Egia, Ainhoa Olaso eta Mikel Urdangarinen proposamena hain zuzen. Honakoa abenduan aurkeztuko da, Durangoko Azokan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00