Sortzaile barriei bidea erraztea da helburua

Irailaren 21era bitartean aurkeztu daitekez proposamenak

Abian da Sormen Beka DA!

Sormen Beka DA! aurkezpena / Bizkaia Irratia

Durangoko Udalak eta Gerediagak seigarren Sormen Beka DA! Emongo dabe aurten. Irailaren 21ra bitarteko epea dago zabalik proposamenak aurkezteko. 2018. Urtetik emoten dan bekea da honakoa. Helburua, euskerazko sorkuntzea sustatu eta sortzaile barriei bidea erraztea da euren lana ezagutzera emoteko. Orain arte, ATOPIArpg euskerazko rol jokoa, Kai Nakairen lehenengo diskoa, Bañolet telesaila, Barraka bideokojokoa eta Eukalyptus izeneko dantza-antzerkia proiektuak dira saritutakoak. Hamabost mila euroko laguntzea emoten da hain zuzen. Gerediagatik, Nerea Mujikak, balorazino oso positiboa egin dau beka honen orain artekoaz.

Ume eta familiei zuzendutakoak aurten

18 urtetik gorako sortzaileak aurkeztu daitekez deialdi honetara, banaka edo taldeka. Euren lehen edo bigarren lana izango dala hartuko da kontuan. Aurten, ume eta familiei zuzendutako sorkuntza lanak sarituko dira. Irabazlearen barri Durangoko Azokaren hurrengo edizinoan emongo dabe eta Saguganbaran erakutsiko da 2024an. Aurten, bitartean, Ander Urrestik iaz aurkeztutako proposamena eskeiniko da, Eukalyptus izeneko dantza-antzerki proposamena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular