Kangbeng Busturia Gambia alkartea sortu da Busturian. Gambiara laguntzea bialtzea da asmoa. Laura Oteiza Larretxea herriko medikua da alkartearen bultzatzaileetariko bat. Honek, 2022. Urtean, Gambiara egin eban pandemia osteko bere lehenengo bidaia. 3 astez egon zan bertan herrialdea ezagutzen. Laguntzea behar ebela ohartu zan bidai hartan eta laguntzea batu eta bialtzea erabagi eban. Horretan jarraitu dau ordutik Oteizak. Osasun arloko materiala eroan dau batez be, baina bestelako laguntzea be bai eta laguntza ekonomikoa nagusi. Eskola baten hobekuntza lanak egiten lagundu dau edo erizainentzako dagoan eskola baten be jaso dabe berak emondako babesa. Gambiarrek oso pozik hartu dabez egindako ekarpenak.
Alkartearen sorrerea
Busturian askok galdetzen izan deutse bere bidaietaz eta era berean lagundu be egin deutse Laura Oteizari ekarpenak eginaz. Igaz, urrian, berbaldi bat emon eban herrian eta bertan sortu zan alkartea sortzek ideia. Martian aurkeztu zan Kangbeng Busturia Gambia alkartea. Batasuna esan nahi dau ‘kangbeng’ berbeak. 6 lagun dagoz momentuz alkartean. Sare sozialen bitartez, batez be, instragram sarean edo whatsapp kanalean, ekarpenak jasotzen dabez Busturiko alkarte honetan. Laura, urrian joango da barriro Gambiara. Ziurtatu dauanez, hango herritarrek ezin hobeto hartu dabe bera bertan. Lotsagarritzat jo dau Ceutan gertatzen ari dana eta zelan hartzen diran Afrikaik datozen etorkinak Europan.
