Helburuetako bat euskal antzerkigile eta dramaturgo barriak sustatzea da

Bizkaiko talentua bultzatzea izango da helburua

Euskal dramaturgia sustatzeko lehen jardunaldiak egingo dira Bilbon

Bilboko jardunaldiak / Euskal dramaturgia

Euskal dramaturgia garaikidea sustatzeko eta Bizkaiko talentua bultzatzeko helburuagaz, Dramaturgia Bizia jardunaldien lehenengo edizinoa egingo dabe gaurtik domekara bitartean, Bilboko BBK Aretoan. BBK-k, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Dantzertik alkarlanean antolatu dabe ekimena, eta antzerkigintzako profesinonalak, sortzaileak eta ikusleak batuko dauz. Egitarauan, mahai-inguruak, tailerrak eta dramaturgia-lehiaketaren finala izango dira.

Unai Izquierdo Dantzertiko zuzendariak Bizkaia Irratian azaldu dauenez, ekimenaren helburuetako bat euskal antzerkigile eta dramaturgo barriak sustetea da. Izan be, bere esanetan, gaur egun Euskal Herrian zailtasunak dagoz antzerki-testuak argitaratzeko eta taularatzeko, eta beharrezkoa da talentu eta idea barriak bultzatzea. Horregaitik, lehenengo dramaturgia-lehiaketa antolatu dabe, ia 40 testu jaso ostean.

Izquierdok, ganera, azpimarratu dau dramaturgia prestakuntza akademikoan indartu behar dala, eta euskerazko antzerkiak babes handiagoa behar dauala argitaratzeko eta publikoarengana heltzeko. Jardunaldiak urtero antolatzeko asmoa daukie, eta gazteak antzerki mundura hurbiltzeko konbita egin dau: ikusi, entzun eta ikasi, eta gero norberak erabagi zein bide hartu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00