Fenomenoa segurtasunez behatzeko homologautako eklipse-betaurrekoak erabili behar dira

Eklipsea 19:30 inguruan hasiko da, eta eklipse osoa 20:30 aldera helduko da

Abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea Euskal Herritik ikusteko aukera parebakoa izango da

Naiara Barrado / EHU - Argazkia: Laura López

Abuztuaren 12an urteetako gertakari astronomikorik berezienetako bat biziko da. Ilargiak Eguzkia erabat estaliko dau, eta Euskal Herritik eguzki-eklipse oso bat ikusteko aukerea egongo da. Naiara Barrado Izagirre Astrofisikan doktorea eta EHUko Planeta Zientzien taldeko ikertzaileak azaldu dauenez, eklipse osoak 18 hilabetean behin jazotzen dira Lurrean, baina kasu gehienetan munduko beste leku batzuetatik baino ezin dira ikusi. Oraingoaren berezitasuna, barriz, etxetik mobidu barik ikusi ahal izango dala da.

Barradok azaldu dau fenomenoa jazotzeko Eguzkia, Ilargia eta Lurra ia erabat lerrokatuta egon behar dirala. Eklipsea 19:30 inguruan hasiko da, eta osotasuna 20:30 aldera helduko da. Bilbon 30 segundo ingurukoa izango da; hegoalderago, barriz, minutu eta erdi ingurura luzatuko da. Une horretan bakarrik kendu ahal izango dira homologautako eklipse-betaurreko, Eguzkiaren koroa begi hutsez ikusteko. Ikertzaileak gogorarazo dau fenomenoa segurtasunez behatzeko homologautako eklipse-betaurrekoak erabili behar dirala, eta aurrez Eguzkia ondo ikusiko dan behaketa-leku bat aukeratzea komeni dala. Abuztuaren 12ko eklipsea, gainera, 2026 eta 2028 artean Iberiar penintsulan izango dan eklipse-hirukotearen lehenengoa izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00