Euskal Herriko eta Kataluniako zientzialari talde batek minbizia daben zelulak kutsatu eta ordubetera antzematen dituan adimen artifiziala garatu dau. Euskal Herriko Unibertsidadeak, DIPC Donostia International Physics Centerrek, FBB Bizkaia Biofisika fundazioak eta CRG Kataluniako Erregulazio Genomikorako Zentroak hartu dabe parte ikerketa honetan. AINU izena jarri deutse minbizi zelulak eta zelula arruntak bereizten dituan tresna honeri. Minbizi zelulak eta zelula osasuntsuak bereizteaz gain, zelula barneko birus infekzinoen faserik goiztiarrenak be detektetan dauz.
Ikertzaileetariko bat gonbidatu dogu Lau Haizetara irratsaiora, Ignacio Arganda-Carreras.