"300 mila aurpegiren datu-baserako sistemea eskatu deutso Ertzaintzak Frantziako enpresa bati" esan dau Ahoztar Zelaietak

"La Ertzaintza que viene" (Txalaparta) liburu barria idatzi dau kazetari bizkaitarrak

Ahoztar Zelaieta: “Bilbon Bartzelonan baino bideo-bigilantzia kamara gehiago dagoz”

Ahoztar Zelaieta / Bizkaia Irratia

Ahoztar Zelaieta idazleak La Ertzaintza que viene liburua idatzi dau. Bertan Ertzaintzaren barrikuntza teknologikoaren atzean dagozan enpresak ikertu dauz. Egindako ikerketetatik ondorioztatu dau, ez dagoala gardentasunik. Ez erosketen inguruan, ezta materialaz berba egiterakoan be.

Zelaietak liburua abenduan argitaratu eban, dagoeneko bigarren edizinoa kaleratu dabe eta 30 udalerritan aurkeztu dau. Ertzaintzari materiala saldu deutsen hornitzaile batzuen (gobernu desbardinak) kontrako salaketak egon dirala esan dau Zelaietak, batez be, giza-eskubideak urratzea leporatuta. Kataluniako independentismoaren kontra erabilitako hainbat teknologia Ertzaintzaren armategi teknologikoan dagozala gaineratu dau.

“Ahotsak antzemoteko sistemak, sistema biometrikoak… emoten dau delinkuentziari aurre egiteko baino ez dirala erabilten, baina ikusten da gailu horreen helburua oso zabala dala. Ertzaintzak aurpegiak antzemoteko sistemea Frantziako enpresa bati erosi deutso eta Ertzaintzatik hornitzaileari esan jako 300 mila aurpegiko datu-baserako sistemea bat behar dauela” azaldu dau Ahoztar Zelaietak.

Ertzaintza barruko soziologia guztiz aldatu dala be esan dau Ahoztar Zelaietak. Soziologia barri horri buruz be luze eta zabal berba egin dogu kazetari bizkaitarragaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular