Tokian tokiko eragileekin berba eginda, Bizkaia osoan ekonomia sustatzen ahalegintzen dira

"Bizkaia orekan sakonduz" programan oinarritzen dira Bizkaia osoaren orekea lortzeko

Ainara Basurko: “Bizkaia orekatua da gure zutabeetarikoa”

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen sailak proiektu ugari daukaz martxan Bizkaia osoan orekea lortzeko. Oraintsu aukeztu dabe Ispasterko Elkartegia, Lea Artibairako. 2026rako amaituta egongo da, inguruko ekonomiaren dinamizazinoan laguntzeko. Beste inguru batzuetan be burubelarri dabilz, batez be egoera txareran dagozan eskualdeetan. Eusko Jaurlaritzagaz eta tokiko udalekin batera Eskualdeko Plan Estrategikoak garantzen dabilz Enkarterrin eta Ezkerraldea/Meatzaldean.

Bizkaia Orekan Sakonduz programea darabile Bizkaia osoan orekea lortzeko asmoz. Horrez gain, ekintzailetzea eta talentua sustatzen dabe ahalegintzen dira. Ekintzailetzarako 28 milioi eta erdiko laguntzak egongo dira aurton, norbanako zein enpresentzat. Talentura be bideratuko da diru horren zati bat. Horrez gain, STEM talentua garatzeko 2022tik martxan dago “Talentuaren aldeko konpromisoa” lantaldea.

Ekintzailetzeagaz lotuta, datorren astean Bilbon egingo da Ekintzailetza globalaren GEM biltzarra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular