Ainhoa Novo politologoarentzat, Ceutan gertatutakoa Europa osoaren ahultasunaren erakuslea da. EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko politika eta administrazino zientzia saileko irakaslearen esanetan, Ceutako gertakariak ez dira estaduaren ahultasunaren erakusle, Europa osoaren ahultasunarenak baizik. Negoziatu beharko dan gai bat dala deritxo. Akordioa ezinbestekoa da bere ustez.
Ikasturte politikoa
Ikasturte politikoaren amaieran gagoz eta alderdiak hurrengoari begira jarrita dagozala esan dau Ainhoa Novok. Datorren urteko hauteskundeek markauko dabez hurrengo hilabeteak eta horren barruan sartu daiteke, adibidez, EAJ eta EH Bilduren arteko azken tirabira, Jose Antonio Agirre lehendakariaren legadua dala eta. Udal eta foru hauteskundeak egingo dira datorren urtean. Honeei begira, EAJak hautagai gazteen alde egin dau. Ainhoa Novok uste dau, sare sozialen eraginaren ondorioa dala belaunaldi erreleboarena. Barrikuntzak aurkeztu beharraren presino modura ulertu daiteke bere ustez. Espainiako futbol selekzinoaren inguruan izandako tirabira politikoak edo Espainian hauteskundeak aurreratzearen aukerea be aztertu doguz politologoagaz.
