Gandiagak dino erantzun bikaina izan dauela azken lau urteotan

Markina Xemeingo V. Jazz jaialdia ospatzen ari da

Aintzane Gandiaga: “Lehenengo egunean arrakasta izan dogu Markinako jazz jaialdian”

Markina-Xemeingo jazz jaialdia / Markinako Udala

Lea-Artibai eskualdeko jazz jaialdi bakarra da Markina-Xemeingoa, aurtengoa bosgarren urtea da eta horretarako hiru egunetan lau kontzertu antolatu dauz Uhagon Kulturguneak udalaren laguntzagaz. “Erantzun bikaina izan dau orain arteko lau urteetan eta aurten be hala izatea espero dogu”, adierazi dabe antolatzaileak. Nabarmendu dabe taldeen “kalitateaz” gain, A Contra Blues, Big Mama Montse eta Los Saxos del Averno taldeek aurtengo udan Euskal Herrian emango daben kontzertu bakarrak izango dirala.

Kontzertu guztiak Uhagon Kulturguneko terrazan izango dira. Euria egiten badau, garagarrilaren 20 eta 21ekoak  kulturgunean barruan izango dira eta hilaren 22koak, plazabarripean, frontoi txikiaren ondoan. 19:30etan hasiko dira kontzertu danak eta doan izango dira. Egitarau “indartsua” antolatu dabe. Gaur Lau Haizetara etorri da Aintzane Gandiaga, Uhagon Kulturguneko arduraduna, jazzaldiaz berba egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular