‘Munitibar: Aire-eraso baten kronika’ liburua aurkeztuko dabe apirilaren 23an domekan. 1937ko apirilaren 26an Kondor Leginoak airez eraso eban Munitibar. Liburuak, jazotakoa, kronika lez batzen dau; erasoaren aurreko eta hurrengo egunak kontau eta testuinguruan jarri be egiten dauz, gertatutakoa ulertzen laguntzeko. Gainera, aire-erasoaren informazinoari buruzko gehigarria dago: frontean jardundako munitibartarren zerrendea, Munitibarren errefuxiadutako zibilen zerrendea, hobi komunen informazinoa eta egindako deshobiraketak.
Liburua idazteko herritarrakaz egindako alkarrizketak eta jasotako testigantzak balio handikoak izan dira. Errelatoa biribilduta dagoan arren, edegita dago etorkizuneko moldaketak jasoteko. Memoria historikoak izan leikezan lanketen bidez lortutako informazinoagaz moldatu leiteke, egun hartan desagertutakoen datu gehiagogaz edo beste hobi posible batzuen datuakaz esaterako. Patxi Ibarzabal, egileetariko bat da eta gaur Goizeko Izarretan egon da liburuari buruz berba egiten .
Liburuaren aurkezpena, domekan, 12: 00etan, Munitibarko Udal aretoan izango da. Joan ezin diranek liburua ahaztuenoroimena.com webgunean edo udalera deituta eskuratu leikie.