20 herrialdetako 25.000 haur eta neraberen datuak aztertu dauz ikerketak

Gazteen % 23k Adimen Artifiziala erabiltzen dau idazlanak egiteko, % 29k testuak laburtzeko edo azaltzeko

Haur eta nerabeek gero eta gehiago erabiltzen dabe Adimen Artifiziala ikasteko

Egoi Markaida-EHU
EU Kids Online-ko ikertzaileak / EHU - Egoi Markaida

Eu Kids Online sarearen azken txostenak ohartarazo dau haur eta nerabeek gero eta konfiantza handiagoa dabela Adimen Artifizial Sortzailearen erantzunetan. Azterlanaren arabera, tresna hori, batez be ikasteko, lanak egiteko eta informazinoa bilatzeko erabiltzen dabe, baina erabilerea horrek pentsamendu kritikoa ahultzeko arriskua be badakar.

Europako 20 herrialdetako 25.000 haur eta neraberen datuak aztertu dauz ikerketak, eta espainiar estatuko gazteen erabilerea be jaso dau. Txostenaren arabera, Espainian galdetutako gazteen % 23k Adimen Artifiziala erabiltzen dau idazlanak egiteko, % 29k testuak laburtzeko edo azaltzeko, eta gero eta gehiago dira gomendio pertsonalak edo babes emozinonala bilatzeko be erabiltzen dabenak. Nekane Larrañaga ikertzaileak azaldu dau, halan da be, tresnak aukera ugari eskaintzen dauazala, baldin eta laguntza lez erabiltzen bada eta ez ikaskuntza-prozesua ordezkatzeko.

Ikertzaileek ohartarazo dabe kezkarik handiena gazte askok Adimen Artifizialak emondako erantzunak egiazkotzat hartzea dala, informazinoa kontrastatu barik. Horregaitik, ezinbestekotzat jo dabe pentsamentu kritikoa eta gaitasun digitalak indartzea, bai ikastetxeetan bai familietan, teknologia horren erabilerea arduratsua sustatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00