Buruko osasunak gero eta estigma gitxiago euki dagian ospitaleek lanean jarraitzen dabe

Urteurrena ospatzeko Arrasaten, Bilbon eta Donostian hainbat ekitaldi egiten dabilz

Aita Menni eta San Juan de Dios ospitaleek 125 urte bete dabez

Aita Menni ospitalea / Aita Menni

1898an sortu eban Benito Mennik Euskadiko lehen asistentzia psikiatrikoko zentroa. Mennik, San juan de Dioseko anaia egin zan eta espainiar estadura bialdu eben. Hemen konturatu zan buruko osasun arazoak ebazan jente asko baztertuta egoala eta etxe bat sortu eban hareentzat.  125 urte geroago, zentroek etxerik bako pertsonen osasun mentala barne hartzeko eta adinbakoen ongizate emozinonala bermatzeko lanean jarraitzen dabe. Horretaz gain,  bururko osasunak gero eta estigma gitxiago euki dagian errealidadea erakusten saiatzen dira. 

Urteurrena ospatzeko, hainbat ekitaldi egiten ari dira bagilean. Hilaren 1ean, ospakizun-programaren inaugurazino-ekitaldia egin zan, eta Ahizpa Ospitalarioen eta San Joan Jainkoarenaren Anaien hainbat ordezkari instituzinonal eta profesinonal bertaratu ziran. Ekainaren 16an eta 20an hurrengo bi hitzorduak izango dira. Egun horreetan, Donostiako Kursaalean eta Mondragon Unibersidadeko Kanpusean egingo dira hurrengo ekitaldiak. Egoitz Zabala, Menniko pastoraltzaren arduraduna da eta gaur Goizeko Izarretan izan dan gugaz. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00