Planik plan 02x18: astegoieneko planak Bizkaian

Planik plan 02x18: astegoieneko planak Bizkaian

Aitatxo, Urtz eta The Rapants izango doguz Bizkaian

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetan, Aitatxo antzezlana, Urtz-en kontzertua eta The Rapants nabarmenduko doguz Bizkaian.

Barikua

Astegoienari hasiera emoteko, barikuan musikea izango da protagonista nagusia Bizkaian. Bilbon, Los 4 Santanan izango dira arratsaldean,  Andoni Aizpuru Quartet Jazzonen. Gauean, besteak beste, Ray Collins’ Hot Club Kafe Antzokian. Antzerkiari jagokonez, Aa Aita Getxon eta Hil da jainkosa Lekeition.

Zapatua

Zapatua be indartsu dator. Kontzertu ugari izango doguz: Urtz BBK Salan, n, The Rapants Azkenan eta Goxua’n Salsa Kafe Antzokian. Antzerkian, besteak beste, Go!azen 12.0 Zallan eta Aitatxo Berrizen. Bertsolaritzari jagokonez, bertso-afaria Markina-Xemeinen.

Domeka

Domekan, astegoiena ixteko, hainbat gauza izango doguz Bizkaia osoan zehar: Kimu antzerkia Santurtzin, Tunti-Tapau Barakaldon, Laika Durangon eta (Des)aparecer dantza emonaldia Bilbon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00