"Datorren legegintzaldia oso arriskutsua izango da autogobernu kontutan" aurreratu dau Aitor Esteban jeltzaleak

"PSOEk gure babesa lortzeko bere programako hainbat neurri aldatu beharko dauz" azaldu dau EAJko hautagaiak

Aitor Esteban: “Euskadik berezko ahots bat behar dau Madrilen”

Aitor Esteban (EAJ) / Bizkaia Irratia

EAJ Madrilen ez badago euskal interesen defentsa egitea gatxa izango litzatekela uste dau Aitor Estebanek.
Jeltzaleek azken legegintzaldian eskuratutako lorpen nagusiak Kontzertu Ekonomikoaren eta Kupoaren Legea, euskal selekzino batzuen ofizialtasuna, Ikusentzunezkoen Legea… izan dirala aitatu dau Estebanek. Hurrengo legegintzaldian lurraldetasunari adi egon beharko dala azaldu dau Aitor Estebanek EAJko Kongresurako hautagaiak gaur Goizeko Izarretan.

Bilduk eta ERC-k lege batzutan oztopo batzuk jarri dabazala kritikau dau EAJko hautagaiak, berbarako Mozal Legean. Bestalde, Estebanen eretxian, honeek ez dira presidente bat aukeratzeko hauteskundeak, euskal ahotsa Kongresura nork eroango dauen hautatzekoak baino.

Era berean Sanchezek balizko inbestidura baten EAJren babesa beharko baleu Estebanek dino PSOEk bere programako neurri batzuk kendu beharko leukiezala. EAJk esan dau VOXek laguntuko PP baten gobernuan ez dala egongo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular