Osakidetzaren edota posta-bulegoen egungo gabeziak salatzen dabez, besteak beste

Uribe Kostako herritarrek sufriduten dabezan oinarrizko hainbat zerbitzuren galerak edo murrizketak salatu dabez

Aitor Garagarza: “Hitzetatik ekintzetara joan beharko gara”

Egoera ez da egokia, hori dala-eta Uribe Kostako hainbat herritar, eragile eta norbanako alkartu dira eskaintza zehatz batzukaz. Finantziazioen arazoa, Udalkutxaren banaketa desorekatua eta etxebizitzen arazoa, Uribe Kostako biztanleek aspalditik sufriduten dabezala esan deusku Aitor Garagarza Plentziako alkateak. Etxebizitzen kasuan, herritar gazte eta pertsona asko behartuta ikusten dira herritik alde egitera pisuen prezioen ondorioz.

Erakunde ezbardinekin jarri dira hartu-emonetan egoera honi erantzun eta urtenbide bat emoteko. Posta-bulegoen arloan jasotako erantzuna ez da ona izan. Zerbitzua Gorlizen bermatzen dala esan deutsie eta ez dabela ezer egingo.  Erakunde eta herritar antolatuen alkarlana ezinbestekoa da egoera honi buelta emoteko.

Aitor Garagarzaren berbetan, “Ikusten dogu diskurtsoan aldaketa bat egon dala eta orain hitzetatik ekintzetara joan beharko gara, puntu batzuk bideratzen edo bideratzeko bidean dagoz, baina ikusi arte, bardina eskatzen jarraituko dogu, bai finantziazinoan, bai Osakidetzan, bai Correosen zein bestelako gaietan”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00