Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa nagusian birritan irabazle izan dan bertsolariaren ibilpide profesionala errepasau dogu

Kafetxu Bana saioan bere ibilpide profesionala eta zaletasunak ezagutu doguz

Aitor Mendiluze: “Nire zaletasunik nagusiena familia eta lagunekaz egotea da”

Aitor Mendiluze oholtza ganean / bertsoa.eus

Kafetxu Bana tartearen 13.garren atalean bertsolaritza munduan murgildu gara. Gipuzkoara hurreratu gara Aitor Mendiluzegaz berba egitera. Birritan irabazi dau Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea eta sei aldiz izan da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista. 2017an txapeldunordea izan zan. Izatez ingeniaritza ikasten hasi zan eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kide izan da. Horrez gain, bertso-eskolako irakasle be izan da.

PALMARESA

2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunorde izan zan. 2001etik final guztietan aritu da. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa be birritan irabazi dau: 1995ean eta 2007an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00