ENERKIDE-k 165 komunidade eta energia ekimen identifikau ditu Nafarroan, Euskadin eta Akitania Barrian. 2024ko urtarrilean ipini eben martxan azterlana eta bagilean amaitutzat jo dabe. Proiektua Akitania Barria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak finantziau dau. Sakanako Garapen Agentziak, Euskal Herriko Unibertsidadeak, ESTIA-k eta I-ENERek garatu dabe.
ENERKIDE euroeskualdeko lankidetza-ekimena da, energia-komunidade anitzagoak bultzatzera bideratua, lurralde bakoitzaren errealidadera egokituta eta mugaz gaindiko proiektu barriak gauzatzera bideratuta.
Aitor Urresti ENERKIDE-ko partaideak eta EHUko irakasle eta ikertzaileak emon deusku guztiaren barri. Lehenengo fasea amaitu dabe, energia komunidadeak identifikatu eta hobetzeko metodologia zein erramintak garatzeko. Balorazino positiboa egin deusku. Bere esanetan, pentsetan ebena baino energia-komunidade gehiago topau dabe, nahiz eta batzuk mugatuegiak izan. Batutako informazinoa, eta proposatutako metodologia eta erramintak enerkide.eu webgunean batu ditue.
