Harakaik eta Eroskik eskaintzen daben bidetik harago alternatibak eskatu dabez abeltzainek

EHNEk eta ENBAk Eusko Label okelaren errentagarritasun eza salatu dabe

Alberto Llona: “Okelerako behietan, Bizkaian, 21 mila burutik 5 mila burura pasau gara”

Okelerako behiak / Bizkaia Irratia

EHNE eta ENBA sindikatuek ardura handia dabe Eusko Label okelearen ekoizpenaren inguruan. Euskal Okela AGB bereizgarria bertoko okelea babesteko eta erosleen leialatasuna irabazteko bereizgarri garrantzitsua dala deritze, baina baserritarrentzat gainkostua da eta gaur egun eurei ordaintzen jakenagaz ezin dabe okela hori ekoizten jarraitu. Baserritar askok itxi ei dabe alde batera txahal okelearen ekoizpena.

Izan be, ekoizle asko familia-negozio edo baserriak dira. Askok erabagi ei dabe txahal okelarik ez ekoiztea eta bakarrik behiekin jarraitzea. “Azken hogei urteetan, Bizkaian, okelerako behietan, 20 mila burutik 5 mila burura pasau gara” salatu dau Alberto Llona abeltzainak. Eusko Label okelaren ekoizpenak errentagarritasunik ez izateak, salmenta puntuetan produktu faltea ekarriko dauela salatu dabe euskal abeltzainek. Gainkostua kontrol arauakaitik eta pentsuak be mugatuta dagozala esan deusku Alberto Llona, EHNE Bizkaia sindikatuko kideak esan deusku.

Urtenbidea bide barriak bilatzea litzateke EHNEren eretxian. Okela behiak, 1.800 baserri ingurutan daukiez gaur egun. Mobilizazinoak Gipuzkoan agindu dabez EHNE eta ENBA sindikatuek. Momentuz Bizkaian ez dabe egingo batzar edo mobilizazinorik, EHNE Bizkaia taldetik azaldu deuskuenez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular