Opil zatia eta txokolatea euro biren truke, eta batzen dan dirua zaurgarritasun egoeran dagozan familiei laguntzera bideratzen da. Aurtengo 21. edizinoa da, eta babesle eta boluntarioei esker egiten da, egun asko eta askotan lanean ibili diralako, egunean bertan be bai. Hezkuntza zentroetako boluntarioak be laguntzen ibili dira gaur.
Caritasen beharrizana daben pertsona guztiekin egiten dabe lan. Igaz Caritasera joandakoen erdiek seme-alabak eukiezan, eta asko bertokoak ziran, ez kanpotik etorritakoak. Oinarrizko elikagaien prezioak gora egin dau eta horrek familiengan eragin handia dauka. Caritas erakunde publikoekin batera laguntzen ahalegintzen da. Zaurgarritasun egoeran dagozan familia eta umeen egoereaz egin deusku berba Caritas Bizkaiako zuzendariak, Elena Unzuetak.
Mikel Urrutikoetxea aitabitxietarikoa izan da aurton be erregeetako opil solidarioan eta beragaz be egon gara.