Guztira, ehun bat komertziok hartuko dabe parte ekimenean, eta arropa, oinetakoak, bitxiak, gastronomia eta beste hainbat produktu topau ahal izango dira, deskontuakaz.
Zazpikaleetako Merkatarien Alkarteko zuzendari Janire Torviscok azaldu dauenez, kanpaina honeek urtean bitan egiten dabez, eta merkatarientzat hiru egun garrantzitsu dira. Izan be, dendak kalera atarateak bezeroak gerturatzeko aukerea emoten dau, eta oraingoan %90ra arteko deskontuak topau daitekez. Ganera, udako azken produktuakaz batera, denboraldi barrikoak be aurkitu ahal izango dira.
Torviscok Lau Haizetara saioan nabarmendu dau tokiko merkataritzak kaleei bizitasuna emoten deutsela, eta denden gertutasuna eta bezeroagazko harreman zuzena dirala bertako komertzioen ezaugarrietako batzuk. Azken hileotan salmentek goranzko joerea erakutsi dabela esan dau, eta horri eustea espero dabe. Horregaitik, jenteari Zazpikaleetara hurreratzeko deia egin deutsie, dendak ikusi, erosketak egin eta Ganga Marketeko eskaintzak aprobetxetako.
