Psikofarmakoen konsumoa bikotxa da emakumetan

Edadeka, 80 urtetik gorako emakumeak psikofarmakoak konsumiduteko arrisku handiagoa daukie

Amaia Cuesta: “Genero arrakalea osasun arloan be presente dago eta eragina dauka osasunean”

Psikofarmakoak / Wikimedia

Aiergi, adikzinodunen eta euren senitartekoei laguntzen deutsen Gipuzkoako alkartea da. Alkarteak antolatuta, atzo Amaia Cuesta erizain eta psikologeak emakumeen eta psikofarmakoen inguruko berbaldia eskeini eban. Psikofarmakoen konsumoa aztertu eban genero ikuspegitik. Amaia Cuestak azaldu deuskunez, edozein farmako lez modu egokian eta momentu jakin baten hartuta, psikofarmakoek efekto onak izaten dabez. Baina ondorio txarrak be badaukiez eta psikofarmakoen kasuan, luzaroan hartzen badoguz ondorio txar horreek agertu daitezke: menpekotasuna, abstinentzia

Emakume eta psikofarmakoen binomio horretan, emakumeek gizonek baino psikofarmako gehiago konsumiduten dabez. Datuen arabera, emakumeetan konsumoa bi biderrez handiagoa da. Eta beste droga konsumoetan (tabakoa, alkohola…), barriz, joerea alderantzizkoa da. Amaia Cuestak nabarmendu deuskunez, generoak eragin nabarmena dauka psikofarmakoen konsumoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular