"Mientras vivas brilla" diskoa atara barri dau Amaia Mirandak

Gorka Urbizuren 'Hasiera bat' disko aurkezpen biran hartu dau parte Mirandak

Amaia Miranda astegoienean Bilbon eta Larrabetzun

Amaia Miranda / Kultur Klik

Amaia Miranda musikari gazteak Mientras vivas brilla diskoa aurkeztuko dau astegoien honetan leku pare baten. Zapatuan Bilboko BIRA kulturgunean, eta domekan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. 

Amaia bilbotarra da eta txikitan hasi zituan gitarra ikasketak Leioako musika eskolan. Oraingo hau, Mientras vivas brilla, bere bigarren lana da. Bere amumaren heriotzea dago oinarrian, hil dan bere lau aitita-amumen arteko azkena, eta bizi garen artean aprobetxetako deia egiten dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00