Caritas Bizkaiak Testamentu Solidarioa bultzatu gura dau

Egoera ahulean dagozan pertsonei hil ostean be lagundu ahal izateko

Ana Sofi Telletxea: “Testamentu Solidarioa solidario izateko beste modu bat da”

Caritas Bizkaiak Testamentu Solidarioa bultzatu gura dau egoera ahulean dagozan pertsonei hil ostean be lagundu ahal izateko. “Eman Bizia: zure ondarea itxaropen bihurtu” lelopean Caritasek gure ondarea edo ondarearen zati bati etorkizun solidario bat emotera animau gura dau gizartea.

Ana Sofi Telletxea, Bizkaiko Caritaseko Analisi eta Garapen Arloko arduradunak azaldu deusku zer dan Testamentu Solidarioa eta ondarea edo ondare zatia txikia izan arren, gizarte bidezkoago bat eraikitzen laguntzen dauala. “Testamentu Solidarioa solidario izateko beste modu bat da“, nabarmendu dau Telletxeak.  Testamentu Solidarioa egiteko nahikoa da norberak aukeratutako notarioarengana joatea eta bororondatea adierazotea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00