Azken asteetako dinamikeari jarraipena emonda, animalia pozoitsuen hozkadei buruz egin dogu berba astegoien honetako Farmazia tartean Juan del Arco geure botikariagaz. Jendeari ezaguna egiten jako sugegorriaren hozkada arriskutsua dala. Hori dala eta, suge bat ikusten dogunean, aldendu behar gara, baina ez gara hiltzen saiatu behar. Izan be, sugeak ekosistemak mantentzeko eta karraskarien izurriteak kontroletako garrantzitsuak dira. Hozkadei jagokenez, dagozan hozkada motak aztertu doguz eta horreek eragiten dabezan sintomak be. Amaitzeko, sugegorri baten ziztadaren aurrean zelan jokatu deskubridu dogu.
