6 urte eukazan gitarrajole tolosarrak eta ondo gogoratzen dau kanpinean familiagaz bizitakoa

30 urte betetan dira gaur Las Nieves kanpinean sarraskia gertatu zala

Ander Zubillagak ‘Biescas’ doinua sortu dau

Ander Zubillaga gitarrajolea / Bizkaia Irratia

30 urte betetan dira gaur Biescaseko Las Nieves kanpinean sarraskia gertatu zala. Ander Zubillaga gitarrajole tolosarrak Biescas doinua sortu dau. 1996. urteko abuztuaren 7an gertatu zan guztia. Itzelezko ekaitz batek Aráseko amildegiak gora egitea ekarri eban eta honek aurretik eroan eban Las Nieves kanpina, Gállego ibaiaren itsasadarrean. 87 lagun hil ziran eta 187 zauritu. Ander Zubillaga Tolosako gitarrajoleak 6 urte eukazan eta kanpinean egoan egun hartan. Ondo gogoratzen dau gertatutakoa. Barruan geratu jakola esan deusku.

Omenaldia biktimei

Orain urte ta erdi inguru sortu zan gertaeraren ganeko abesti bat sortzeko ideia. Doinu instrumentala sortu dau. Xabier Zeberio eta Igor Arostegi musikariak izan dauz ondoan kantua sortzerakoan, eta momentu baten Hodeiertz abesbatza be entzuten da. Zubillagak azaldu deusku biktimei eskaintzen deutsen omenaldia dala.  Biescas doinuak bideoa be badauka. Las Nieves kanpina egoan lekura bueltatu zan Ander Zubillaga bideoa grabatzera. Bideoan Iñaki Zubillaga bere aitak sarraskia gertatu eta hurrengo egunean ataratako argazkiak be ikusi daitekez. Zubillagak, momentuz, single moduan aurkezten dau Biescas doinua. Ez dauka argi diskoren baten sartuko dauan. Oso pozik dago abestiak orain arte izandako erantzunagaz. Hainbat mezu jasotzen ari dala esan deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00